【電子書籍なら、スマホ・パソコンの無料アプリで今すぐ読める!】
"Gu guztiok itotzear gauzka gatazka gordina dela-eta, ez da harritzekoa hedabideak muga-mugako jokabideetara lerratu izana. Ez eta muga horiek behin baino gehiagotan gainditu izana ere. Mugoz gaindi ibiltzea arau eta lege bihurtu dute, ordea, zenbait hedabidek, eta ez dirudi hori hain onargarria denik. Besteak beste, mugak behin eta berriz gainditzen dituenak mugon kontzientzia bera gal baitezake -galtzen baitu- jardueraren jardunez. Alde horretatik, kazetarion urrats desbideratuen eta bide galduen inbentario halako bat ere bada Idoyagaren lan hau. Horrez gainera, hamaika iradokizun zuhur kilikagarri ere aurkituko ditu hemen kazetariak -eta komunikazioaz interesa duen edonork- egindako urrats desbideratuak zuzendu, eta bide galduak atzekoz aurrera ibiltzeko. Izan ere, bide berrien bila abiatu baino lehen, ezinbestekoa da ibilia desibiltzea, gatazkaren parte bihurtu baitu orain arteko bideak kazetaritza". MARIANO FERRER画面が切り替わりますので、しばらくお待ち下さい。
※ご購入は、楽天kobo商品ページからお願いします。
※切り替わらない場合は、こちら をクリックして下さい。
※このページからは注文できません。