【電子書籍なら、スマホ・パソコンの無料アプリで今すぐ読める!】
John Andueza gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriro. Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena. Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama.. Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean画面が切り替わりますので、しばらくお待ち下さい。
※ご購入は、楽天kobo商品ページからお願いします。
※切り替わらない場合は、こちら をクリックして下さい。
※このページからは注文できません。